Albisteak

Agenda

Musikaz blai datoz Inauteriak

Gaztea

Leon Benavente, Kokein, Aitor Etxebarria, Garilak 26 eta Xabi Bandini arituko dira zuzenean, besteak beste.

  • Xabi Bandini

    Xabi Bandini

Inauteriak ospatuko dituzte asteburu honetan Euskal Herriko toki askotan. Hori dela eta, ez da musika hitzordurik faltako. Ohiko errepasoa egingo dugu Gaztean.

Ostiralean, Aitor Etxebarriak Nihilism Part 1 lana aurkeztuko du Donostiako Dabadaba aretoan, 20:00etan hasita. Donostiako hiriburutik mugitu gabe, Garilak 26 eta Lagunak taldeek Dokan emango duten zuzenekoa aipatuko dugu. Horiez gain, Leon Benaventekoak izango dira Iruñeko Zentralen, eta Lukiek Irungo Lakaxitan.

Larunbatean, Leon Benaventek asteburuko bigarren kontzertua emango du Euskal Herrian: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Xabi Bandinik, bere aldetik, Biba! diskoa aurkeztuko du, Donostiako Doka aretoan. Xatirok eta Suak Bilboko Aratusteak girotuko dituzte, Foru Aldundiaren alboan: 13:00etan Xatirok eskainiko du kontzertua, eta 15:00etan, Suak.   Azkenik, Hesian taldeak Sopelako plaza girotuko du, 22:00etatik aurrera.