Albisteak

Iragarpena

The Baboon Show, Eli Paperboy Reed, Grises, Bay of Biscay jaialdiko iragarpen berriak

Gaztea

Horiez gain, Cobra eta Meridian taldeek ere hartuko dute parte uztailaren 24tik 26ra Bermeon egingo den jaialdian.

  • Baboon Show

    Baboon Show

'Bay of Biscay' jaialdiak aurtengo kartela osatuko duten talde gehiago iragarri ditu: The Baboon Show, Eli Paperboy Reed, Grises, Cobra eta Meridian. Hala, orain arte baieztatutako The Hellacopters, Royal Republic eta Witchcraft taldeekin batera arituko dira zuzenean jotzen, uztailaren 24tik 26ra Bermeon.

The Baboon Show suediarrek rock melodikoa dakarte, punk estiloa galdu gabe. Eli "Paperboy" Reed, bere aldetik, lan berria aurkezten izango da Bermeon. Zestoako Grises indie rock taldea eta Cobra banda gehitu ditu antolakuntzak. Meridianekoek osatuko dute egitaraua, disko berria oholtzaratzen izango baitira.

Webgunea berria

Aurten, webgune berria estreinatuko du jaialdiak, eta erosketa guztiak egiteko aukera eskainiko du.
Halaber, eskumuturreko berean esparru guztietarako sarrera izango dute ikusleek. Webgunearen edo mugikorraren bidez dirua kargatu ahal izango da.

Glampinga eta autobusa, eskuragarri

Aste honetatik aurrera, Glampingerako tokiak eskura daitezke. Dendak bi, hiru, lau edo bost pertsonarentzako izan daitezke. 210-340 euro arterako dendak daude eskuragarri, bi gauetarako. Erosketa aldez aurretik egitea gomendatzen da, tokiak mugatuak baitira.

Erabiltzaileek autobuserako bonuak lor ditzakete (Bilbo-Bermeo-Bilbo): uztailaren 24rako eta 25erako prezioa 18 eurokoa da, eta egunez egunekoa erosteko aukera ere egongo da.