Albisteak

Iragarpena

Echo eta Somos la Herencia, Dantz jaialdiaren lehen ekitaldian

Gaztea

Musika elektronikoaren jaialdiak laugarren edizioa egingo du abuztuaren 27tik 29ra. Aurretik, hainbat ekitaldi berezi antolatu dituzte. Lehena, larunbat honetan, Tabakaleran.

  • Dantz Festival 2019

    Dantz Festival 2019

Dantz musika jaialdiak laugarren denboraldia abiatuko du larunbat honetan, Tabakaleran antolatutako Dantz Point ekitaldian.

Musika elektronikoa eta garaikidea uztartzen dituen ekimena horren antolatzaileen esanetan, proiektua hedatu nahi dutenez, abuztuaren 27tik 29ra egingo duten jaialdiaz gain, 12 Dantz Point berezi aurreikusi dituzte. Lehen larunbat honetan izango da, martxoak 7, Donostiako Tabakaleran. 21:00etatik aurrera, Somos la Herencia talde madrildarrak eta Gasteizen bizi den Echo donostiarrak eskainiko dituzte kontzertuak. 

Beste bi Dantz Point aurreratu dituzte: martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran Lasarten, eta irailaren 19an Irunen.

Dantz Shop proiektua ere aurkeztu dute. Horren bidez, jaialdiaren irudia duten produktuak ipiniko dituzte salgai.