Albisteak

Iragarpena

Lady Gagak atzeratu egin du disko berriaren argitalpena

Gaztea

Apirilaren 10ean kaleratu behar zuen, baina koronabirusaren krisia dela eta, oraingoz bertan behera uztea erabaki du.

  • Lady Gaga

    Lady Gaga

Lady Gagak Chromatica diskoaren argitalpena atzeratzea erabaki du, koronabirusagatik munduak bizi duen egoera kontuan hartuta. Sare sozialetan hedatutako eskutitz batean eman du erabakiaren berri.


Hainbat emanaldi, bertan behera

Lan berriaren argitalpena ez ezik, apirilaren 30etik maiatzaren 11ra Las Vegasen ematekoak zituen emanaldiak ere geratu dira bertan behera.