Albisteak

Iragarpena

"Bay of Biscay" musika-jaialdia bertan behera utzi dute

Gaztea

Uztailaren 24tik 26ra zen egitekoa Bermeoko jaialdia. The Hellacopters, Eli Paperboy Reed, Royal Republic eta Cobra taldeak zeuden iragarrita, besteak beste.

  • Hellacopters

    Hellacopters

"Bay of Biscay" jaialdiaren antolakuntzak 2020ko edizioa berttan behera uztea erabaki du, koronabirusak eragindako krisia dela eta. "Zaleen, artisten eta langileen segurtasun" bermatu nahi dituztela azaldu dute arduradunek ohar batean.

Dena den, Mundakan sortu eta orain Bermeon egiten den jaialdiaren 2021eko edizioa antolatzeko lanean ari direla ere baieztatu dute.

Aldez aurretik erositako sarreren dirua automatikoki bueltatuko dute.