Albisteak

Iragarpena

Bilbao BBK Live jaialdia, bertan behera

Gaztea

Antolakuntzak 2021era atzeratzea erabaki du, ohar batean azaldu duenez. Maiatzaren amaieran xehetasun gehiago emango dituela ere aurreratu du: besteak beste, sarrerak nola itzuli ahal izango diren.

  • Bilbao BBk Live. Argazkia: Tom Hagen

    Bilbao BBk Live. Argazkia: Tom Hagen

Bilbao BBK Live jaialdia bertan behera uztea erabaki du antolakuntzak. Ohar batean azaldu duenez, maiatzaren amaieran emango ditu xehetasun gehiago. Sarreren itzulketa nola egin ere zehaztuko duela aurreratu du.

Besteak beste, Kendrick Lamar, Placebo, The Rapture, The Killers, Pet Shop Boys eta Bad Bunny zeuden iragarrita. Gainera, ohiko Basoa (musika elektronikoa) eta Lasai (proposamen lasaiak) guneetako egitaraua ere prest zegoen.