Albisteak

Iragarpena

Bereten Bilboko eta Iruñeko kontzertuak 2021era atzeratu dira

Gaztea

Bilboko emanaldia apirilaren 17rako aurreikusi dute, eta Nafarroako hiriburukoa, berriz, irailaren 25rako.

  • Beret

    Beret

COVID-19aren hedapenaren eta Espainiako Gobernuak ezarritako neurrien ondorioz, Beretek urriaren 2an eta 3an BECen eta Iruñeko Nafarroa Arenan ematekoak zituen kontzertuak 2021eko apirilaren 17ra eta irailaren 25ra atzeratu dira, kontzertua behar bezala egingo dela ziurtatzeko.

Antolakuntzak ohar batean jakinarazitakoaren arabera, "lehentasuna ikuslegoaren, artistaren eta kontzertuaren antolakuntzako pertsona guztien osasuna eta segurtasuna zaintzea da".

Erositako sarrerek data berrietarako ere balioko dute. Dena den, dirua berreskuratu nahi duenak salmenta kanal ofizialen bidez eskaera egin ahal izango du.