Albisteak

Ekainak 6

Gasteizko Jimmy Jazz aretoak 'EHan sortua' online jaialdia egingo du larunbat honetan

Gaztea

Arkada Social, Rotten XIII, Brigade Loco eta The Guilty Brigade taldeek hartuko dute parte, 17:00etan hasita.

  • EHan sortua jaialdia

    EHan sortua jaialdia

Egoera berrira egokituta, martxan jartzen hasi dira Euskal Herriko aretoak. Gasteizko Jimmy Jazzek, adibidez, "EHan sortua" jaialdia antolatu du larunbat honetarako, ekainaren 6rako. Lau talde bildu ditu horretarako, eta zuzenekoak streaming bidez jarraitu ahalko dira. 

Arkada Social, Rotten XIII, Brigade Loco eta The Guilty Brigade taldeek hartuko dute parte kontzertuetan, 17:00etan hasita. Sarrera doakoa izan arren, diruz laguntzeko aukera eskaini du aretoak, bakoitzak nahi duena emanez. Jaialdiko antolatzaileei eta langileei emango zaie diru hori.