Albisteak

Musika

Hamabi taldek parte hartuko dute Musikale jaialdian

Basaurin, Sestaon, Erandion eta Leioan egingo duten hamaikagarren edizioan hainbat herrialdetako musika taldeek parte hartuko dute.

Musikale kale musika jaialdiaren XI. edizioa egingo dute irailaren 16tik 18ra. Basauri, Sestao, Erandio eta Leioako jaialdian hamabi taldek parte hartuko dute.

Brancadeira eta New Orleans Pussycats katalanak; El cuarteto maravilla andaluziarrak; Fanfarre Muthiko Alaiak euskal herritarrak; La Magnifique Bande Dos Homes sen Medo galiziarrak; La parrús Dixie Band Gaztela eta Leongo taldea; Mastretta eta Millon Dollar Mercedes Band madrildarrak; eta Sedajazz valentziarrak arituko dira aurtengo edizioan.

Gainera, programazioa osatzeko, The Brassmatics frantziarrak, Samba pa' ti brasildarrak eta The Graffiti Classics Ingalaterrako taldea ere izango dira.

Duela hamaika urte sortu zuten Musikale jaialdia, musika kalera ateratzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea