Albisteak

Nobedadea

Katy Perryk 'Smile' diskoaren azala eta single berria aurkeztu ditu

Gaztea

Abeslari estatubatuarraren estudioko bosgarren lana izango da, eta abuztuaren 14an kaleratuko du.

  • Katy Perry

    Katy Perry

Katy Perryren Smile diskoak zer-nolako azala izango duen jakin dugu. Pailazoz mozorrotuta ageri da abeslari estatubatuarra, keinu tristea duela. Horrez gain, diskoaren izen bera duen abestia aurreratu du, eta hainbat plataforma digitaletan dago entzungai. Abuztuaren 14an kaleratuko du.

"Daisies" kantua izan da Smile diskoko lehen aurrerapena. Horrez gain, alabari eskainitako abesti bat ere badagoela aurreratu du Katy Perryk: "What makes a woman".