Albisteak

Zuzenekoa

Iseoren 'Back To The Roots' bira Iruñera iritsiko da gaur gauean

Gaztea

Emanaldia Nafarroako hiriburuko Zitadelan izango da. Sarrerak agortuta daude, baina espainiar estatuan emango dituen beste kontzertuetarako sarrerak salgai daude jada.

  • Iseo

    Iseo

Iseo musikari nafarraren 'Back To The Roots' bira Iruñera iritsiko da gaur gauean. Bartzelonan ekin zien zuzenekoei, uztailaren 1ean eta 2an. Iruñean aritu ostean, Madrilen (uztailak 22), Malagan (uztailak 23), Sevillan (uztailak 24), Granadan (uztailak 25) eta Valentzian (uztailak 31) ere eskainiko ditu kontzertuak. Iruñeko emanaldirako agortuta dauden arren, gainerako kontzertuetarako sarrerak Internet bidez eros daitezke jada. 

"El Camino" izan da Iseok aurkeztu duen azken abestia, eta Gaztean duzue entzungai.