Albisteak

Biba! Tour

Xabi Bandinik lau kontzertu iragarri ditu 'Biba!' diskoa aurkezteko

Lehen hitzordua Andoainen izango da, uztailaren 24an. Ondoren, Bergaran, Bilbon eta Gasteizen ere arituko da zuzenean.

  • Xabi Bandini

    Xabi Bandini

Xabi Bandinik Biba! diskoa aurkezteko bira abiatuko du aste honetan. Lehen kontzertua Andoainen eskainiko du ostiral honetan, uztailaren 24an, Ondarreta ikastetxeko patioan, 22:00etan.

Horrez gain, Bergarako Usondo parkea girotuko du abuztuaren 27an, Indai taldearekin batera. 22:30ean hasiko da zuzenekoa. Irailaren 17an, Bilboko Kafe Antzokian du hitzordua, Grises talde zestoarrarekin. Azkenik, eta Grisesekoen konpainian hor ere, Gasteizko Jimmy Jazzen taularatuko du Bandinik bere lana, urriaren 9an.