Albisteak

Kontzertu bira

Ken Zazpi Bartzelonan, Bilbon eta Donostian, hurrengo hilabeteetan

L.Z.

Urrian hasi eta urtarrilera bitartean hainbat kontzertu emango ditu Ken Zazpik, lehenengoa urriaren 2an, Kilometroetan.

Eñaut Elorrieta eta bere taldekideek ez dute atsedenik hartzen eta Ortzemugak Begietan diskoa kaleratu zutenetik kontzertu bira luzea egiten ari dira.

Udan Euskal Herriko hainbat herritan ikusi ditugu eta, dirudienez, urritik aurrera ere zuzenekoak eskaintzen jarraituko dute. Urriaren 2an, adibidez, Kilometroetan izango dira eta urriaren 29an, Bartzelonan.

Iaz bezala, abenduan hiriburuz hiriburu ibiliko dira eta Bermeon jo ostean (abenduaren 3an), Bilbo eta Donostia bisitatuko dituzte. Bizkaiko hiriburuan abenduaren 28an egongo dira, Kafe Antzokian hain zuzen, eta Donostian bi egun geroago joko dute, abenduaren 30ean, Victoria Eugenian.

Amaitzeko, urtarrilaren 7an Zizur Nagusian arituko da Ken Zazpi.

Eñaut Elorrieta eta bere taldekideek ez dute atsedenik hartzen eta Ortzemugak Begietan diskoa kaleratu zutenetik kontzertu bira luzea egiten ari dira.Udan Euskal Herriko hainbat herritan ikusi ditugu eta, dirudienez, urritik aurrera ere zuzenekoak eskaintzen jarraituko dute. Urriaren 2an, adibidez, Kilometroetan izango dira eta urriaren 29an, Bartzelonan.Iaz bezala, abenduan hiriburuz hiriburu ibiliko dira eta Bermeon jo ostean (abenduaren 3an), Bilbo eta Donostia bisitatuko dituzte. Bizkaiko hiriburuan abenduaren 28an egongo dira, Kafe Antzokian hain zuzen, eta Donostian bi egun geroago joko dute, abenduaren 30ean, Victoria Eugenian.Amaitzeko, urtarrilaren 7an Zizur Nagusian arituko da Ken Zazpi.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea