Albisteak

Autore podcastak

Fermin Muguruzak estreinatuko du kulturgileei eskainitako podcast atal berezia

Gaztea

Igandean izango da entzungai, irratian eta webgunean, 20:00etan. Musika ardatz hartuta eta Joseba Sacristanen eskutik, Muguruzaren berri izan dugu, urtebetez hedabideetatik aldenduta egon ostean.

  • Fermin Muguruza

    Fermin Muguruza

Fermin Muguruza izango da kulturgileak protagonista dituen Gazteako podcast atal berriko lehen gonbidatua. Joseba Sacristanen eskutik eta Muguruzak aukeratutako hamar abestiren laguntzaz, musikariaren berri izan dugu 'Autore Podcastak' sailean. 2019ko irailean Iñigo anaia hil zenean, hedabideetatik aldentzea erabaki zuen; urtebete eta gero, Gaztean eskaini du lehen elkarrizketa.

Podcast honetan, nola sentitzen den kontatzeaz gain, aurrean dituen proiektuez ere hitz egin du. Besteak beste, urte honen amaieran Black Is Beltza lanaren bigarren atala estreinatzea espero du.

Ez galdu podcast osoa, igande honetan, Gaztea irratian eta webgunean, 20:00etatik aurrera!