Albisteak

BBK Salaren X. urteurrena

Ana Guerra eta Lorelei Green zuzenean, gaur gauean, Gazteako webgunean

Gaztea

Streaming bidez ikusi ahal izango dira zuzenekoak, 20:00etatik aurrera.

  • Ana Guerra eta Lorelei Green

    Ana Guerra eta Lorelei Green, BBK Salako kartelean

Ana Guerra eta Lorelei Green zuzenean arituko dira gaur gauean BBK Salan, aretoaren  X. urteurrena dela eta antolatutako kontzertu-sortaren baitan. Gaztearen webgunean streaming bidez ikusteko aukera egongo da.

Zuzeneko ugari geratzen dira oraindik datozen egun eta asteetan. El Columpio Asesino, Don Patricio, Los Secretos, Nacho Vegas, Sidonie eta Zetak artistez gain, Euskal Herriko talentu berriak ere agertokian izango dira: Hakima Flissi, Xsakara, Bringas, Airu, Garbayo eta Skakeitan

Pandemia dela eta hartu behar diren neurriak kontuan hartuta, kontzertu guztiek edukiera murriztua izango dute pertsonen arteko distantzia bermatzeko, eta aretora sartu eta irtetea mailakatuta egingo da. Jende-metaketak saihesteko; horrez gain, maskara erabiltzea eta eskuak higienizatzea ere nahitaezkoak izango dira.