Albisteak

Zuzenekoak

Grises, Zea Mays, Amaia Romero eta Xabi Bandini, asteburuko kontzertuen agendan

Gaztea

Horiez gain, Komak, El Drogasek, Xsakarak eta Don Patriciok osatuko dute egunotako musika eskaintza.

  • Grises

    Grises

Datozen egunotan Euskal Herrian izango diren kontzertuen agenda laburbilduko dugu Gaztean.

Ostiralean, Grises talde zestoarra Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egongo da, argitaratu berri duten Talisman diskoa aurkezten. Gipuzkoarren aurretik, Xabi Bandinik Biba! diskoko kantuak oholtzaratuko ditu. Kontzertua 21:30ean hasiko da. 

Horrez gain, Iruñeko Nafarroa Arenak pare bat zuzeneko hartuko ditu asteburu honetan, 'Iruña Rock Gauak' ekimenaren baitan. Ostiralean, Koma taldeak eskainiko du kontzertua, eta azkena izango da, ondoren geldialdi mugagabea egingo duelako.

Larunbatean, berriz, El Drogas igoko da Nafarroa Arenako agertokira. Egun berean, baina Bilbon, Don Patricioren eta Xsakara rapero bermeotarraren txanda izango da, BBK Salan arituko baitira zuzenean, 20:00etan hasita. Emanaldiak streamingez ikusi ahal izango dira Gaztearen webgunean. Larunbateko errepasoa Leitzan amaituko dugu, Zea Maysek herria girotuko duelako, 19:00etatik aurrera.

Igandean, Amaia Romero nafarra Donostiara etorriko da, Kursaal jauregian Pero no pasa nada lana aurkeztera.