Musika

Iragarpena

Hemen dira berriro Gaztea Sariak!

Gaztea

Gaztearen 30. urteurrena dela eta, ekimen berezi hori berreskuratuko dugu aurten, euskal musika berriena saritzeko asmoz. Hitzordua azaroaren 26an izango da.

  • Gaztea Sariak 2020

    Gaztea Sariak 2020

Gaztea Sariak bueltan dira, emisoraren 30. urteurrena behar den moduan ospatzeko. 2009an banatu ziren azken sariak; orain, hamaika urte geroago, alfonbra gorria prestatuko dugu Donostian,  Kursaalean, azaroaren 26an.

Hitzordu berezia prestatzen ari gara egun horretarako: umorea, musika emanaldi bereziak, artista gonbidatuak, sariak, alfonbra gorria eta beste sorpresa asko.

2020an ere, entzuleak izango dira protagonistak

Nobedade ugari antolatzen ari garen arren, bozketa entzuleen esku egongo da aurten ere. Hori bai, lehen edizioetan eskutitz bidez egiten zena webgunera bideratuko dugu. Beraz, kategoria bakoitzeko izendatuak argitaratuko ditugu, eta zuen lana izango da aukeraketa egitea. Oraingoz ezin dugu datu gehiago aurreratu.

Irudi berritua

Gaztea Sariek diseinua eraberritu dute itzulera ospatzeko. Logo berria webgunean zein sareetan noiznahi ikusi ahal izango duzue.

Laster izango dugu informazio gehiago! Beraz, erne ibili!