Albisteak

BBK Salaren X. urteurrena

Don Patricio eta Xsakara zuzenean, larunbat gauean, Gazteako webgunean

Gaztea

Streaming bidez ikusi ahal izango dira zuzenekoak, 20:00etatik aurrera.

  • XSakara eta Don Patricio

    XSakara eta Don Patricio

Larunbat honetan, urriaren 10ean, Don Patricio eta Xsakararen txanda izango da BBK Salan aretoaren  X. urteurrena dela eta antolatutako kontzertu-sortan. Bi zuzenekoak Gaztearen webgunean streaming bidez ikusteko aukera egongo da, 20:00etatik aurrera.

Zuzeneko ugari geratzen dira oraindik datozen egun eta asteetan. Los Secretos, Nacho Vegas, Sidonie eta Zetak artistez gain, Euskal Herriko talentu berriak ere agertokian izango dira: Bringas, Airu, Garbayo eta Skakeitan

Pandemia dela eta hartu behar diren neurriak kontuan hartuta, kontzertu guztiek edukiera murriztua izango dute pertsonen arteko distantzia bermatzeko, eta aretora sartu eta irtetea mailakatuta egingo da. Jende-metaketak saihesteko; horrez gain, maskara erabiltzea eta eskuak higienizatzea ere nahitaezkoak izango dira.