Albisteak

Zuzenekoak

Izarok Kursaaleko kontzertuak berrantolatu ditu, edukiera muga dela eta

Gaztea

Eusko Jaurlaritzak edukiera mugatzeko ezarritako neurrien arabera, barruan egindako emanaldiek 400 pertsonako muga izango dutenez, kontzertuak moldatzea erabaki du abeslari bizkaitarrak.

  • Izaro Andres

    Izaro Andres

Izarok sei kontzertu emango ditu Donostiako Kursaal Jauregian urriaren 25etik 28ra, lau eskaini beharrean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak edukiera mugatzeko ezarritako neurrien arabera, barruan egindako emanaldiek 400 pertsonako muga izango dutenez, kontzertuak moldatzea erabaki du abeslari bizkaitarrak.

Horrenbestez, honako hauek dira zuzenekoak:

Urriak 25, igandea:  17.30 / 20.30

Urriak 26, astelehena: 20.00

Urriak 27, asteartea: 20.00

Urriak 28, asteazkena: 18.30 / 21.30

Orain arte erositako sarrerek ez dute balio

Kursaal Eszenak ohar batean jakinarazi duenez, orain arte erositako sarrerek ez dute balio, eta automatikoki bueltatuko dute dirua. Beraz, joan nahi duenak berriz erosi beharko du sarrera Kursaaleko webgunean edo leihatilan.