Albisteak

Urriak 23-25

Zetak, Izaro eta Cobra, asteburuko kontzertuen agendan

Gaztea

Ordiziarrock jaialdia asteburu honetan egitekoa zen, baina atzeratzea erabaki dute. Alkarregaz zikloa ere bertan behera utzi dute. Gainerako emanaldiak errepasatu ditugu.

  • Zetak

    Zetak

Asteburuko kontzertuen agendako hitzorduak errepasatu ditugu Gaztean. Osasun egoera dela eta, aurreikusita zeuden hainbat zuzeneko bertan behera utzi dituzte. Batetik, Ordiziarrock jaialdia atzeratzea erabaki du antolakuntzak; bestetik, Alkarregaz zikloa bertan behera utzi du Bizkaia Arenak, edukiera muga areagotu dela kontuan izanik.

Ostirala

Cobra eta Duna taldeek Gasteizko Jimmy Jazz aretoa girotuko dute ostiral gauean, 20:30ean. Halaber, BBK Salaren 10. urteurrena ospatzeko, Airu eta Nacho Vegas zuzenean arituko dira areto horretan. Streamingez ikusi ahal izango da Gaztearen webgunean.

Larunbata

Larunbatean, hitzordu hauek aipatuko ditugu: Ezpalak eta Lemy River (Azpeitiako Sanagustin kulturgunean) eta Zetak (Atarrabiako Totem aretoan).

Igandea

Izarok igandean abiatuko du Kursaalen eskainiko duen kontzertu-sorta. Bi emanaldi aurreikusi ditu: 17:30ean eta 20:30ean.