Albisteak

Iragarpena

Bilboko biztanleak soilik joan ahalko dira BBK Live Hirian jaialdira

Gaztea

Osasun egoera dela eta Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak kontuan hartuta, Bilboko biztanleek bakarrik izango dute aukera kontzertuetara joateko.

  • BBK Live Hirian kartela

    BBK Live Hirian kartela

Bilboko biztanleek bakarrik izango dute aukera BBK Live Hirian jaialdiko kontzertuetara joateko. Osasun egoera dela eta Eusko Jaurlaritzak hartutako neurrien arabera, kultur ikuskizuna antolatzen den herriko biztanleak soilik joan daitezke. Hori dela eta, gainerako sarrerak bueltatzeko aukera ahalbidetuko du antolakuntzak. Erabiltzaileek erosketa prozesuan emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dute informazioa.

Libre geratzen diren sarrerak urriaren 29an jarriko dituzte salgai jaialdiaren webgunean.