Albisteak

Iragarpena

Zetakek "Hitzeman" singlea argitaratuko du digitalean azaroaren 13an

Gaztea

Kataluniako Oques Grasses taldeko Josep Monterorekin batera sortutako abestia da.

  • Zetak: "Hitzeman"

    Zetak: "Hitzeman"

"Hitzeman" du izena Pello Reparazen Zetak taldearen abesti berriak, eta digitalean kaleratuko dute datorren azaroaren 13an. Kataluniako Oques Grasses taldeko Josep Monterorekin euskaraz eta katalanez egindako lana da. Bideoklipa izango dela ere iragarri dute. Aldez aurretik kantuaren erreserba egiteko aukera eskuragarri dago interneten.

Abesti berri hau baino lehen, 2020. urtean honetan beste bi kantu argitaratu ditu ZETAKek digitalki: "Zeinen Ederra Izango Den" (konfinamendu bete-betean kaleratu zen, eta 2 milioi ikustaldi baino gehiago ditu Youtuben eta Spotifyn); eta "Hegan", Gaztea Irratiari egindako oparia, irratiaren 30. urteurrena dela eta.