Albisteak

Igande honetan

Bertan behera geratu dira Amaia Romeroren Kursaaleko kontzertuak

Gaztea

Musikariak berak Twitter bidez jakinarazi duenez, positibo eman du COVID-19aren proban eta ezin izango du igandean Donostian egon.

  • Amaia Romero

    Amaia Romero. Argazkia: youtube

Amaia Romerok bertan behera utzi ditu igande honetan Donostiako Kursaal jauregian ematekoak zituen bi emanaldiak. Musikariak berak Twitter bidez jakinarazi duenez, positibo eman du COVID-19aren proban eta ezin izango du igandean Donostian egon.

Amaia Romero abeslariak bi kontzertu eskainiko ditu igande honetan Donostian, Kursaalen, hasiera batean bakarra aurreikusita zegoen arren. Pandemia dela eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako edukiera mugak kontan hartuta, bi zuzeneko emango ditu abeslari nafarrak: 16:30ean bat, eta 19:30ean bestea. 

Orain arte erositako sarrerek ez dute balio. Beraz, joan nahi izanez gero, berriz erosi beharko dira Kursaaleko webgunean. Horrez gain, mugikortasun murrizketen ondorioz, Donostian eta herri mugakideetan bizi den jendeak soilik joan ahal izango du.

Amaia Romeroren ibilbidea

'Operación Triunfo' saioan ezagutu genuen 2018an, eta ondoren, Pero no pasa nada diskoarekin ekin zion musika-ibilbideari 2019an. "El relámpago", "Nadie Podría Hacerlo" eta "Quedará en nuestra mente" abestiak aurkeztu ditu orain arte.