Albisteak

Abenduaren 26an

Zetak, Alex Sardui eta Sara Zozaya, 'Hatortxu Rock' jaialdian

Gaztea

Euskal presoei eta senideei babesa emateko jaialdiaren 24. edizioa egingo dute larunbat honetan, internet bidez. Sarrerak salgai daude.

  • Zetak

    Zetak

'Hatortxu Rock' jaialdia bueltan da, eta kartela osatuko duten taldeak iragarri ditu antolakuntzak. Pandemiaren eraginez, aurten ez du ohiko formatua izango, internet bidez ikusi ahal izango baitira emanaldiak.

Abenduaren 26an, "Inoiz baino gehiago" lelopean, Maria Antunez, Josu Erbiti, Joseba San Sebastian eta Gorka Pastor musikariek Euskal Herriko talde ezagunen hainbat abesti eguneratuko dituzte, eta horiek plazaratzeko, Xabi Solano, Zaloa Urain, Tomas Lizarazu, Nerea Urbizu, Claudia Rodríguez, Lorena Aisa, Francis Díez, Idoia Tapia, Sara Zozaya, Lide Hernando eta Alex Sardui abeslarien laguntza izango dute.

Lan berrien aurkezpenak

Bestetik, Zetak, Anestesia, Herdoil eta Koban taldeek eta Little Martin Selektah & Juantxo Arakama & Nikotina hirukoteak haien lan berriak taularatuko dituzte.

Sarrerak

Sarrerak internet bidez eros daitezke, jaialdiaren webgunean, 12 euroren truke.