Albisteak

Nobedadea

Nøgenek "Under Alt" diskoa kaleratu du

Gaztea

"Liv Til Doden" lehen disko arrakastatsuaren ondoren, folk-rock talde donostiarrak bere bigarren lan luzea argitaratu du.

  • Nøgen

    Nøgen

Nøgen taldeak disko berria argitaratu du: Under Alt du izena eta donostiarren estudioko bigarren lana da. Aurtengo Durangoko Azoka bereziari begira estreinatutako disko honek ez du aurrekoarekin haustura suposatuko, baina ez da jarraipen soil bat izango.

Diskoa kalean dela, Under Alt zuzenean aurkezteko bira Donostiako Victoria Eugenian antzokian hasiko da, abenduaren 4ean eta 5ean.

Denda fisikoa

Azaroaren 27tik 29ra, "Nøgen Etxea" irekiko dute Donostiako Zurriola etorbidean, Naiz espazioan. Taldekideak jarraitzaileekin elkartzeko topagunea izango da. Hala, kontzertu akustikoak, gonbidatu bereziak, eta disko berria erosteko aukera eskainiko dute, besteak beste. Ezinbestekoa da hitzordua hartzea, aldez aurretik internet bidez.