Albisteak

Agenda

Zea Mays, Gatibu, Sara Zozaya eta Dupla, Durangoko Azokako kontzertuen artean

Gaztea

Horiez gain, Kai Nakai, Liher, Raitx, Inoren Ero Ni eta beste hainbat taldek girotuko dute osasun egoerak baldintzatutako azoka berezi honetan.

  • Zea Mays

    Zea Mays

Durangoko Azokan ez musikarik faltako aurten ere, nahiz eta ezohiko edizioa izan, koronabirusaren krisiaren ondorioz. Durangon ez ezik, Euskal Herriko beste zenbait tokitan antolatu dituzte zuzeneko emanaldiak, "Zu non, han DA" ekimenaren baitan. Abenduaren 5etik 8ra, 32 taldek parte hartuko dute ekimen berezi honetan, 10 areto ezberdinetan.

Honako hauek dira, egunez egun, aurreikusitako zuzenekoak eta sarrerak online eros daitezke.

Abenduak 4

Kai Nakaik lehen diskoa aurkeztuko du, Durangoko Plateruenan, 19:30etan hasita.

Abenduak 5

Azokaren bigarren egunean, Gatibuk Musikak Salbatuko Gaitu lana taularatuko du Azpeitian, Soreasu antzokian, 16:30ean. Halaber, Liher eta Sorkari Atarrabiako Totem aretoan arituko dira zuzenean jotzen. Emanaldia 16:30ean hasiko da. Silicies Grizzlies eta Kyxo taldeek itxiko dute eguneko musika-egitaraua, Donostian, Dabadaban, 18:00etan.

Abenduak 6

Abenduaren 6ko kontzertu guztiak 18:00etan hasiko dira. Hauxe da eguneko agenda:

-Izate Faltsua eta Rodeo, Amurrioko Burubion

-Kaleko Urdangak eta Perlata, Atarrabiako Totemen

-Gatom eta J Martina, Bermeoko Kafe Antzokian

-Dena eta Habi, Donostiako Dabadaban

-Brigade Loco eta Barne Guda, Gasteizko Jimmy Jazzen

-Dupla eta Nikotina, Ondarroako Beikozinin

Abenduak 7

Joseba Irazokik eta Inoren Ero Nik abiatuko dute laugarren eguneko kontzertuen agenda, Bermeoko Kafe Antzokian 18:00etan emango duten kontzertuarekin. Horiez gain, Raitxek (Maketa Lehiaketako azken irabazlea) eta Burrundariak girotuko dute Donostiako Doka, 18:00etatik aurrera horiek ere.

Bestetik, Sara Zozaya donostiarraren melodiak entzungai izango dira Amurrioko Burubion, 19:00etan. Ordu berean, baina Bilbon, Zea Maysen txanda iritsiko da, Euskalduna jauregian.

Abenduak 8

Jarraian, azoka itxiko duten proposamenak aipatuko ditugu: Patxuko Nice (Ondarroako Beikozinin, 17:00etan), Mihise eta Kaskezur (Donostiako Dokan, 18:00etan), Amorante eta Moxal (Gasteizko Jimmy Jazzen, 18:00etan), Sua (Azpeitiako Sanagustin kultur aretoan, 19:00etan), Nøgen (Bilboko Euskaldunan, 19:00etan) eta Ezpalak (Ondarroako Beikozinin, 19:00etan)