Albisteak

Agenda

Dupla, Xsakara, Zetak eta Skakeitan, asteburuko kontzertuen artean

Gaztea

Horiez gain, beste hainbat zuzeneko aipatuko ditugu Gaztean egindako errepaso honetan.

  • Xsakara

    Xsakara

Asteburuan ez da musika-hitzordurik faltako Euskal Herrian. Errapaso hau egin dugu Gaztean.

Ostirala, abenduak 11

Dupla bikote arabarrak eta Xsakara rapero bermeotarrak kontzertua eskainiko dute Gernikan, Astra aretoan, 19:30ean. Esti eta Mikel Markez, bere aldetik, Abadiñoko Errota kultur etxean izango dira zuzenean, 19:00etan hasita. Urtzek taldearen arrakastak bildu dituen diskoa atera berri du, eta hori aurkeztuko du ostiral honetan, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, 19:30ean.  

Larunbata, abenduak 12

Larunbatean ere izango da zer entzun. Honako hauek dira emanaldietako batzuk: Aiora eta Piti (Ugaon), Cecilia Payne (Gernikan), Iker Lauroba (Urnietako Sarobe aretoan), Skakeitan (Gasteizko Jimmy Jazz aretoan), Willis Drummond (Oñatiko Gaztelekuan) eta Zetak (Bilboko Euskalduna Jauregian).

Igandea, abenduak 13

Astea musikaz blai amaitzeko, beste bi proposamen hauek bildu ditugu Gaztean. Nøgen taldea Under Alt diskoa aurkezteko bira egiten ari denez, Ondarroan egingo dute geldialdia donostiarrek igande honetan, Beikozinin, 19:00etan. Azkenik, Skakeitanekoek Durango eskainiko duten kontzertua aipatuko dugu asteburuko errepasoa amaitzeko. Hitzordua Plateruenan izango da, 19:00etan.