Albisteak

Abenduak 18-20

Izaro, Ezpalak eta Bulego, asteburuko kontzertuen agendan

Nøgen, Kokein, Sua, Zea Mays eta Zetak taldeek ere zuzeneko hitzorduak dituzte datozen egunotan. Errepasoa egingo dugu Gaztean.

  • Izaro Andres

    Izaro Andres

Ez da musikarik faltako Euskal Herrian Gabon aurreko asteburuan. Ostiraletik igandera arteko kontzertuen agenda laburbildu dugu albiste honetan.

Mutrikuk Abendurock kontzertu-sorta hartuko du, eta Raitx, Deñe, Amorante, Ro, Petti, Etxeko Uzta eta Ordel izango dira aurten jaialdia girotzeko arduradunak.

OSTIRALA

Izaro mallabitarrak Andoainera eramango du Limones en Invierno diskoa aurkezteko bira, Bastero kulturgunean emango baitu kontzertua, 19:00etan. Esti eta Mikel Markezek, bere aldetik, Gernikako Astra gunea girotuko dute.

Horiez gain, Ezpalakekoek Azpeitian dute hitzordua; J Martina, Haizea, Ningra eta Kai Nakai Galdakaon arituko dira; eta Niña Coyote eta Chico Tornado, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

LARUNBATA

Larunbateko agenda emanaldiz lepo dator:

Anestesia, Gasteizko Helldorado aretoan

Bulego, Donostiako Doka Kafe Antzokian

Dupla, Ordizian

Eñaut Elorrieta, Galdakaon

Gatibu + Ana Tijoux, Iruñeko Baluarten

Inoren Ero Ni, Tolosako Bonberenean

Izaro, Getxoko Muxikebarrin

Kokein, Eibarko Coliseo Antzokian

Nøgen, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian

Sua, Bermeoko Kafe Antzokian

Willis Drummond, Azpeitiako Soreasun

Zea Mays, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Kulturgunean

Zetak, Orioko Karela kiroldegian

IGANDEA

Bulegok Durangoko Plateruena Kafe Antzokian 19:00etan emango duen kontzertua aipatuz hasiko dugu igandeko agendaren errepasoa. Halaber, Izarok asteburuko hirugarren zuzenekoa eskainiko du, eta bikoitza, gainera, bi kontzertu aurreikusi baititu Iruñeko Baluarten: 18:00etan bata eta 20:30ean bestea.