Albisteak

Zuzenekoak

Huntza, Belako eta Gatibu, asteburuko kontzertuen agendan

Gaztea

Datozen egunotan Euskal Herriko hainbat txokotan izango diren emanaldiak laburbildu ditugu Gaztearen webgunean.

  • Huntza

    Huntza taldeak Plateruenan emandako kontzertu baten irudia. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Astebururako iragarritako hotzari aurre egiteko, Euskal Herrian izango diren kontzertuen agenda errepasatuko dugu jarraian, ez baita hitzordurik faltako.

Ostirala, 8

Ostiraleko agendaren errepasoa Belakok Ondarroako Beikozinin emango duen kontzertua aipatuz abiatuko dugu. Plastic Drama diskoa aurkeztuko dute mungiarrek, 19:00etatik aurrera. Huntza taldeak, berriz, Gasteizko Kubik aretoa girotuko du, 20:00etan hasita. Sua eta J Martina taldeek Larrabetzuko Eskolapeko aterpean dute hitzordua, 18:00etan.

Larunbata, 9

Gatibuk taldearen 20. urteurrena oholtza gainean ospatzen jarraitzen du 2021. urte honetan. Asteburu honetan, Bilboko Euskalduna Jauregian arituko dira bizkaitarrak: larunbatean eta igandean. 

Hesian ere agertokietara itzuliko da asteburu honetan, Bilboko Santana aretora, hain zuzen ere.

Igandea, 10

Eñaut Elorrietaren emanaldia ez ezik, Aiora eta Pitiren zuzenekoa izango da Lekunberrin, igande honetan, 17:00etan.