Albisteak

Bilbon

Sara Zozaya, Eneritz Furyak eta Maria Berasarte, Indie+ Festival jaialdian

Itziar Urdapilleta | Gaztea

Otsailaren 4an, Sua, Nueva Vulcano eta Baobas Will Destroy Your Planet taldeek girotu zuten jaialdiaren lehen zatia, Bilboko Bizkaia Aretoan.

  • Sara Zozaya

    Sara Zozaya

Indie+ Festival jaialdiaren bigarren eguna ospatuko dute gaur arratsaldean, Bilboko Bizkaia Aretoan.

18:00etatik aurrera, Sara Zozaya, Eneritz Furyak eta Maria Berasarte abeslarien txanda izango da. Jaialdiaren lehen egunean, otsailaren 4an, Sua, Nueva Vulcano eta Baobas Will Destroy Your Planet taldeek girotu zuten jaialdia. Sarrera librea den arren, edukiera eta ordutegia alda daitezke, pandemiaren egoeraren arabera.