Albisteak

Agenda

Musikaz blai ekingo diogu otsaileko lehen asteburuari

I.U. | Gaztea

ETS, Nøgen eta Zetak taldeek osatuko dute egunotako musika agenda Euskal Herrian, besteak beste.

  • Nøgen taldea

    Nøgen taldea

Ostirala iritsi denez, datozen egunetarako Euskal Herrian izango ditugun musika-hitzorduak bildu ditugu albiste honetan.

ETSk, esaterako, 'Egingo Dugu Eztanda' bira abiatuko du ostiral gauean Andoainen, 19:00etan hasita. Liher taldeak ere zuzenekoa eskainiko du Bilbon, Santana 27 aretoan, 18:30ean. Nøgenekoek, bere aldetik, Under Alt diskoa zuzenean aurkezteko birarekin jarraituko dute asteburu honetan. Ostiralean, Gasteizko Jimmy Jazzen izango dira donostiarrak; larunbatean, berriz, Iruñeko Gayarren.


 

Agendaren errepasoa honako bi aipamen hauekin amaituko dugu: larunbatean, Zetak taldearen zuzenekoa hartuko du Bilboko Santana 27 aretoak, eta igandean, Donostian, Olatz Salvadorrek taularatuko du Ahol Uhal diskoa.