Albisteak

Iragarpena

The Weeknd Madrilen eta Bartzelonan izango da 2022ko urrian

I.U. | Gaztea

104 zuzeneko aurreikusi ditu datorren urterako, urtarrilean Vancouverren hasiko duen 'After Hours World Tour 2022' biran.

  • The Weeknd

    The Weeknd, "In Your Eyes" bideoklipean

The Weekndek kontzertuak eskainiko ditu Madrilen eta Bartzelonan, 2022ko urriaren 24an eta 28an, hurrenez hurren. Live Nation webgunean jakinarazitakoaren arabera, 104 zuzeneko aurreikusi ditu datorren urterako, urtarrilean Vancouverren hasiko duen 'After Hours World Tour 2022' biran.

The Highlights diskoa kaleratu berri du artista kanadarrak: orain arteko arrakasta entzutetsuenetako batzuk bildu dituen bilduma. Horrez gain, SuperBowl finaleko atsedenaldiko protagonista izan da aurten The Weeknd, gaua girotzeko eskainitako zuzeneko ikusgarriari esker.