Albisteak

Iragarpena

Bertan behera, Izal taldeak maiatzean BECen ematekoa zuen kontzertua

I. U. | EiTB Media

Eremu handietan aurreikusita zituzten zuzenekoak ez egitea erabaki du talde madrildarrak.

  • Mikel Izal

    Mikel Izal. Foto: Xana Sanchez

Izal taldea ez da BECen izango datorren maiatzaren 9an. Pandemiaren ondorioz, 'Autoterapia' birako eremu handietako kontzertuak ez ematea erabaki du talde madrildarrak, ezin direlako edukierak eta baldintzak bete.

Sare sozialetan azaldutakoaren arabera, laster jakinaraziko da sarreren itzulketa nola egingo den.