Albisteak

Iragarpena

Izarok Madrilera eramango du 'Limones en Invierno' bira

I.U. | Gaztea

Abeslari mallabiarrak kontzertu berezia eskainiko du ekainaren 12an, Calderon Antzokian.

  • Izaro Andres

    Izaro Andres, 'Limones en Invierno' diskoaren azalean

Izaro Andresek kontzertu berezia eskainiko du Madrilen ekainaren 12an Limones en Invierno diskoa aurkezteko, Calderon Antzokian. Pandemiaren ondorioz, hainbat aldiz atzeratu edo bertan behera utzi behar duen emanaldiaren data iragarri du orain. Hitzordua 12:30ean izango da, eta sarrerak salgai daude. Mallabiarraren azken diskoko abestiak zuzenean aurkezteaz gain, beste zenbait sorpresa egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.

Bira, Euskal Herrian

40 kontzertu eman ditu Izarok azken hilabeteotan Euskal Herrian. Donostiako Kursaal jauregia lau egunez jarraian bete zuen, egunan bi zuzeneko eskainita. Bilbon ere Euskalduna jauregia bi egunez jarraian bete zuen Izarok. Horrez gain, Euskal Herriko beste herri askotan barrena ere ibili da, Limones en Invierno diskoa aurkezten.