Albisteak

NAIZ KONTZERTUAK

Skakeitan, Brigade Loco, Des-Kontrol eta Zea Mays, NAIZ kontzertuetan

Hernaniko kiroldegian egingo dira asteburu honetan, osasun krisiaren ondorioz ezarri diren segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta.

  • Skakeitan taldea

    Skakeitan taldea

NAIZ Kontzertuek data berria dute. Otsailaren 26tik 28ra bitartean ospatuko dira Hernanin, eta Skakeitan, Brigade Loco, Des-Kontrol eta Zea Mays arituko dira zuzenean.

Egun aldaketak ez ditu bestelako aldaketarik ekarriko. Orain arte eskuratutako sarrera guztiak, bai fisikoak zein online jarraitzekoak, guztiak mantendu egingo dira. Hala ere, ezarritako data berrira joatea ezinezkoa izanez gero, sarrera fisikoak erosi zituztenek itzultzeko aukera izango dute SMSz eta e-posta bidez. Ondoren, sarrera horiek berriz jarriko dira salgai, Naiz.eus webgunean, online sarrerekin batera.

Kontzertuen ordutegia:

Ostirala, otsailak 26:

·   Skakeitan: 19.30ean

Larunbata, otsailak 27:

·  Brigade Loco: 13.00etan

·  Des-Kontrol: 19.30ean

Igandea, otsailak 28:

·  Zea Mays: 19.30ean

NAIZ Kontzertuak publikoarekin egingo dira Hernaniko Kiroldegian, osasun krisiaren ondorioz ezarri diren segurtasun neurri guztiak ezarrita, ikus-entzuleen eta parte hartzaile guztien segurtasuna bermatze aldera.