Albisteak

Martxoaren 21ean

Izarok kontzertua eskainiko du Bilbon, Poesiaren Munduko Egunean

I.U. | Gaztea

Bidebarrieta Liburutegi Zentralean izango da emanaldian, 19:00etan hasita. Batetik, sarrerak eros daitezke internet bidez; bestetik, hainbat gonbidapen eskuragarri egongo dira aretoan bertan.

  • Izaro Andres

    Izaro Andres

Izaro Andresek zuzeneko emanaldia iragarri du Bilbon, martxoaren 21ean, Poesiaren Munduko Eguna dela eta. Ekimena Bilbao Kulturak antolatu du, eta 19:00etan izango da, Bidebarrieta Liburutegi Zentralean. Iker Laurobaren eta Garazi Esnaolaren laguntza izango du agertokian, Donostiako San Telmo museoan emandako Gaztea 303030 kontzertuan bezala.

Sarrerak eskuratu ahal izateko bi aukera daude. Alde batetik, internet bidez eros daitezke, bost euroren truke; bestalde, sarreren %10 aretoan bertan jaso ahal izango dira.