Albisteak

Ostegun arratsaldean

Jarraitu zuzenean Berri Txarraki buruzko 'Dardara' dokumentalaren solasaldia!

I.U. | Gaztea

Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu eta Marina Lameiroren zuzendariaren arteko solasaldia. Ainhoa Urretabizkaiak gidatuta.

  • Dardara dokumentaleko irudi bat

    Dardara dokumentaleko irudi bat

Ostegun honetan, martxoaren 18an, Berri Txarrak taldeari buruz Marina Lameiro zinegileak egindako 'Dardara' dokumentalaren proiekzioa eta Gorka Urbizurekin solasaldi esklusibo bat antolatu dugu Bilboko Azkuna Zentroan. Solasaldia 18:00etan hasiko da, Ainhoa Urretabizkaiak gidatuta, eta jarraian, 19:00etan, dokumentala ikusi ahalko dute bertaratzen direnek. Elkarrizketa  streaming bidez jarraitu ahal izango da, webgunean.

Marina Lameiroren bigarren film luzeak Berri Txarrak taldeak munduko hainbat txokotako jarraitzaileengan utzitako arrastoa du erakusgai. Zinegile nafarrak bertatik bertara jarraitu zuen bira hori eta bertan jasotakoak, nola jarraitzaileen lekukotasunak hala Gorka Urbizu taldeko gitarrista eta abeslariaren hausnarketak.