Albisteak

AGENDA

Asteburuko kontzertuen zerrenda, prest!

Chill Mafia, Kai Nakai, Ibil Bedi, Rayden, La Topadora, En Tol Sarmiento eta beste hainbat artista izango dira asteburu honetan zuzeneko emanaldiak eskaintzen.

  • Ibil Bedi, Behekaldean

    Ibil Bedi, Behekaldean

Asteburuan Euskal Herrian izango diren musika hitzorduak laburbilduko ditugu albiste honetan, martxoa agurtzeko eta udaberriari hasiera ezin hobea emateko.

Ostiral honetan (martxoak 26), Olatz Salvador abeslariak Aho Uhal diskako abestiak joko ditu Ugaoko institutuko patio estalian, 19:00etan. Bestalde, Ibil Bedi talde nafarrak Irunberriko Klaustro plazan eskainiko du zuzenekoa, 18:00etan.

Larunbatean, asteburuko bigarren hitzordua izango du Ibil Bedik, Lekunberrin, 18:00etan. Nafarroan jarraituz, Atarrabian eta Lesakan, En Tol Sarmiento eta La Topadora taldeak izango dira. Lesakan, ETS taldeak bi zuzeneko eskainiko ditu: 17:00etan eta 19:30ean. Ssarrera guztiak agortuta daude. Eta, Atarrabiako Totem aretoan berriz, La Topadora izango da arratsaldeko 18:00etan. Ateak 17:30ean irekiko dira.

Gipuzkoan, Chill Mafia trap taldeak bi kontzertu emango ditu Ben Yart abeslariarekin batera Donostiako Dabadaba aretoan; lehena, 12:00etan eta bigarrena, 18:30ean. Oñatiko gaztetxeak Korrika eguna ospatuko duenez, Kai Nakai gasteiztarra izango da bertan 18:00etan. Amaitzeko, Bizkaian, Gernikako Iparragirre Rock Elkartean, Leihotikan talde iruñearrak bi zuzeneko saio emango dituzte, 16:30ean eta 18:30ean.

Asteburuarekin amaitzeko, igandean, Ordiziarrock Ekintzak taldeak antolatuta, Sagarrock! kontzertu zikloa egingo dute. Rüdiger taldea arituko da Tximista sagardotegian eguerdiko 12:00etan. Bilboko BBK aretoan, bestetik, Rayden abeslariak bere seigarren diskoko abestiak joko ditu arratsaldeko 19:00etan.