Albisteak

Nobedadea

Kerobiak binilo bikoitza kaleratu du taldearen sorkuntzaren 20. urteurrena ospatzeko

I. U. | Gaztea

Banda nafarrak 2014an utzi zituen agertokiak, baina urtemuga berezi hau gogoratu nahi izan du proiektu honekin. "Tina Txikia" da aurkezpen abestia.

  • Kerobiak 2014an amaitu zuen ibilbidea. Argazkia: Iago

    Kerobiak 2014an amaitu zuen ibilbidea. Argazkia: Iago

Kerobiaren 20. urteurrena dela eta, binilo bikoitz berezia iragarri du taldeak. Hala, bi LPz osatu dute proiektua nafarrek: Konstelazioa eta Hondakinak, Descartes, Escombraries. Lehenengoan, Kerobiaren hamabi kanta enblematikoenak birmasterizatu ditu Xabi Bandiniren bandak; bigarrenean, berriz, gaur arte argitaratu gabeko abestiak daude, diskoz disko kanpoan geratu ziren piezak.

"Tina Txikia" da estreinatu duten aurkezpen singlea:


"TINA TXIKIA" Materia organikoa eta gainerakoak diskoaren maketatik kanpo utzi zuten.

Maite Gurrutxaga ilustratzaileak diseinatu du talde nafarraren lana. Ale mugatuak jarriko dituzte salgai, Kerobiaren webgunean, 30 euroren truke.