Albisteak

Euskarazko diskoak

Musika Independientearen MIN sarietara aurkezteko epea zabalik dago

Gaztea

Euskarazko disko onenaren atalerako hautagaiak nahi dituzte antolatzaileek. 2020. urtean lanen bat kaleratu duten musikari zein taldeentzat da deialdia.

  • MIN sariak 2021

    MIN sariak 2021

Musika Independientearen euskarazko disko onenaren MIN sarirako hautagaitza aurkezteko epea apirilaren 11ra arte egongo da irekita. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, 2020. urtean diskoa kaleratu duten taldeek zein bakarlariek dute aukera. Diskoetxeek, musika argitaletxeek, artistek eta managerrek eman dezakete izena. 

Lau fase izango dira:

1. Izen-ematea: apirilaren 11ra arte

2. Publikoaren bozketa, atal bakoitzean finalaurrekora iritsiko diren 15 hautagaiak erabakitzeko: apirilaren 15etik maiatzaren 4ra

3. Epaimahai profesionalaren izendatuak aukeratuko ditu: maiatzaren 10etik 23ra

4. Sari-banaketa: ekainaren 16an

Izen-ematea, oinarriak eta gainerako informazio guztia MIN sarien webgunean dago eskuragarri.