Albisteak

Estreinaldia

FLACA DJren saio berria estreinatuko dugu Gaztean!

Gaztea

Sofia Conti disko-jartzaile argentinarrak doinu urbanoak ekarriko dizkigu Gazteara, ostiralero, 22:00etatik 23:00etara.

  • FLACA DJ

    FLACA DJ

Doinu urbanoek leku berezia izango dute Gaztean FLACA DJren eskutik, ostiralero, 22:00etatik 23:00etara. Reggaetoi eta trap estiloak jorratuko ditu, besteak beste, Sofia Conti argentinarrak, oro har, 60 minutuko saioan.

Apirilaren 9tik aurrera, ostiral gauek erritmo bizia izango dute Gaztean! Egin bat gurekin!