Albisteak

Nobedadea

Twenty One Pilotsek maiatzaren 21ean kaleratuko du disko berria

I.U. | Gaztea

Bikote estatubatuarraren proiektu berriak "Scaled And Icy" du izena, eta "Shy Away" bideoklipa estreinatu du, aurrerapen gisa.

Twenty One Pilots bikote estatubatuarrak estudioko seigarren diskoa kaleratuko du maiatzaren 21ean: Scaled and Icy. Tyler Joseph taldekideak sortu eta ekoitzi du proiektua etxean, konfinamendu garaian.

"Shy Away" bideoklipa estreinatu dute, aurrerapen gisa.

Honako hau da diskoaren abesti zerrenda:

"Good Day"

"Choker"

"Shy Away"

"The Outside"

"Saturday"

"Never Take It"

"Mulberry Street"

"Formidable"

"Bounce Man"

"No Chances"

"Redecorate"