Albisteak

Agenda

Gatibu, Bulego eta Chill Mafia, asteburuko kontzertuen agendan

I. U. | Gaztea

Horiez gain, Anne Lukin, Jon Basaguren eta Idoia musikariek ere eskainiko dituzte zuzenekoak datozen egunotan.

  • Gatibu

    Gatibu

Musikak ez du etenik asteburu honetan, eta ostiraletik igandera Euskal Herrian izango ditugun zuzenekoen errepasoa egingo dugu albiste honetan.

Gaur, besteak beste, Anne Lukinek kontzertua emango du Azpeitiko Soreasu antzokian, 19:00etan. Al día siguiente diskoa kaleratu berri du musikari nafarrak, eta Gorka Urbizurekin egindako "Lisboa" lana izan da aurkezpen kantua.

5:11

Horrez gain, Gatibu zuzenean arituko da Lasarte-Oriako kultur etxean.

Larunbateko hitzorduei dagokienez, Bulego talde azkoitiarrak Zumaiako Zumaiena aretoan eskainiko duen zuzenekoa aipatuko dugu, baita Chill Mafiak Iruñeko Katakraken emango duena ere. Azkenik, Etxekalte eta Habi Ataunen izango dira, larunbateko musika-agenda osatzen.

03:02

Asteburua amaitzeko, iganderako iragarritako bi hitzordu aipatuko ditugu: Idoia Oñatiko gaztetxean arituko da, eta Jon Basaguren, Ugaoko Jane Jauregiko ganbaran.