Albisteak

Zuzenekoak

Zea Mays, Bulego eta ETS, asteburuko kontzertuen agendan

I.U. | Gaztea

Egunotan Euskal Herrian izango diren kontzertuen errepasoa egin dugu Gaztean.

  • Bulego

    Bulego

Prest dugu asteburuko kontzertuen agenda Gazteako webgunean.

Ostiralean, honako hitzordu hauek aurreikusi dituzte: Annie B Sweet (Bilboko BBK aretoan, 19:00etan), Ezpalak (Donostiako FNACen, 19:00etan), Idoia (Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 18:30ean), Lamiak (Zarauzko Putzuzulon), eta Zea Mays (Abadiñoko Traña-Matienako eskoletan, 19:0tan).

Larunbatean, berriz, Bulego taldearen txanda izango da, Azpeitiko Soreasu aretoan arituko baita zuzenean, 19:00etan hasita. Bi zuzeneko eskainiko ditu, bere aldetik, Dientes de Luna bandak, Gasteizko Urban Rock Concept aretoan, 17:00etan eta 19:30ean. Horiez gain, ETSk Lesakan emango dituen bi zuzenekoak aipatuko ditugu, Harriondo kultur etxean, 17:00etan eta 19:30ean. Azkenik, Xabi Solano Maizak Aiako probalekua girotuko du, Kimua Dantza Kolektiboarekin, 19:00etan.

Igandean, Donostiako Antzoki Zaharreko oholtzara igoko da Idoia, atera berri duen diskoa aurkeztera: Ilun eta Abar.

04:40