Albisteak

Nobedadea

Coldplay bueltan da, "Higher Power" abestiarekin

I.U. | Gaztea

Max Martin musikagile suediarrak ekoiztu du abestia, eta talde britainiarraren disko berriko aurrerapen singlea da.

  • Coldplay

    Coldplay

Coldplayk "Higher Power" abestia aurkeztu du, disko berriko aurrerapen gisa. Hainbat astez iragarri ostean, iritsi da kantuaren estreinaldia, baita bideokliparena ere. Max Martin musikagile suediarrak ekoiztu du pieza.

"Higher Power" modu berezian aurkeztu du banda britainiarrak. Izan ere, Chris Martinek eta gainerako taldekideek Thomas Pesquet astronauta frantziarrarekin hitz egin dute proiektuaren berri emateko. Pesquet Alfa Misioan lanean ari da Nazioarteko Espazio Estaziotik, eta handik egin du bat bideodei baten bidez.