Albisteak

Nobebadea

STR taldeak "Göxö" EP digital berria kaleratu du

I.U. | Gaztea

"Göxöki" abestiaren bideokliparekin estreinatu dute proiektua. Aurtengo lehen zuzenekoa ekainaren 4an eskainiko du taldeak, Derioko Baserri Antzokian.

Bideoak (1)

STR taldeak lan berria kaleratu du: bost abestiz osatutako Göxö izeneko EP digitala. Iker Villa (Revolta Permanent), Aritz Mendiola (LauKatu), Xabier Bengoa (LauKatu), Oihan Moreno eta Lander Campos musikariek pop-trap estiloa jorratu dute proiektu berri horretan.

"Göxöki" abestiaren bideoklipa aurkeztu dute aurrerapen gisa.

Horrez gain, aurtengo lehen zuzenekoaren data jakinarazi du taldeak: Derion izango da, ekainaren 4an, Baserri Antzokian. Sarrerak salgai daude.