Albisteak

Ekimena

Aiora Renteria, Mad Muasel, Odd Poixon eta Yogurinha Borova, "GOZA:TU" bideoklipean

I.U . | Gaztea

Proiektu honen bidez, sexualitateaz errespetuz, osasuntsu eta atseginez gozatzeko aldarrikapena egin du hiesaren aurka lan egiten duen T4 elkarteak.

Hiesaren aurka lan egiten duen T4 elkarteak "GOZA:TU" bideoklipa estreinatu du, 30 urte bete dituela ospatzeko. Aiora Renteriak, Mad Muaselek, Odd Poixonek eta Yogurina Borovak hartu dute parte sexualitateaz errespetuz, osasuntsu eta atseginez gozatzeko aldarrikapena egitea xede duen lan berezi honetan. Barakaldoko Margotu elkarteko eta Wild Dance Project dantza eskolako kideak ere agertzen dira bideoan.

Musika ekimen honen helburua honako hau da: atentzioa emateaz gain, ohiko eskemak apurtuz diskurtsoa eraldatzea, nork bere sexualitatea, bakarrik edo beste norbaitekin, osasuntsu, atseginez eta errespetuz bizitzeko. 

Abestia eta bideoklipa

Gaur egungo erritmo dantzagarriak jorratu ditu ekimenak. Bideoklipean parte hartu duten artistek letren eta musikaren sorkuntzan ere izan dute zerikusia. Halaber, koreografia erraza eta "tiktokeroa" proposatu dute Margotu elkarteko zein Wild Dance Project dantza eskolako kideek.