Albisteak
Londres
Dua Lipa nagusi, Brit sarien galan
I. U. | Gaztea
Emakumezko artista britainiar onenaren atalean irabazteaz gain, urteko disko onenaren garaikurra eraman zuen etxera, "Future Nostalgia" lanagatik.


Dua Lipa izan da nagusi bart Londresen ospatutako Brit sarien galan; izan ere, emakumezko artista britainiar onenaren sariaz gain, urteko disko onenaren garaikurra ere irabazi du Londresko musikariak. Hala, zituen hiru izendapenetatik bi eskuratu ditu.
Honako hau da gainerako irabazle esanguratsuenen zerrenda:
Global Icon: Taylor Swfit
Artista berri onena: Griff
Talde onena: Little Mix
Gizonezko artista onena: JHus
Nazioarteko emakumezko artista onena: Billie Eilish
Abesti britainiar onena: Harry Stylesen "Watermelon Sugar"
Nazioarteko talde onena: HAIM
Nazioarteko gizonezko artista onena: The Weeknd
Zuzeneko musika
Zuzeneko musikarik ez da falta izan bart gaueko ekitaldian. Coldplay taldeak ekin dio gauari, kaleratu berri duen "Higher Power" kantuarekin.
Jarraian, Dua Lipak hartu du lekukoa, "Hallucinate", "Don't Start Now" eta "Physical" arrakastak taularatuta.
Horiez gain, Griff eta Olivia Rodrigo gazteek ere girotu dute gaua.