Albisteak

Zuzenekoak

Nikotina, Zetak eta Zea Mays, asteburuko kontzertuen agendan

I.U. | Gaztea

Hitzordu ugari ditugu egunotan Euskal Herriko agertokietan, eta asteroko errepasoa egin dugu Gazteako webgunean.

  • Zetak. Argazkia: Jaime Asua

    Zetak. Argazkia: Jaime Asua

Kontzertuz lepo dator asteburuko agenda Euskal Herrian. Hona hemen, Gaztean egin dugun laburpena:

Ostirala

Nikotinak ostiral arratsaldean Donostiako Kutxa Kultur plazan emango duen kontzertua aipatuz hasiko dugu agendaren errepasoa. Zuzenekoa 19:00etan hasiko da. Horrez gain, Postal Kolekzionistak taldeak Bagoi Hutsak diskoa aurkeztuko du Tolosako Leidor antzokian, 19:00etan. Azkenik, Serge musikariak Anoetako Gaztetxea girotuko du, 18:30ean.

03:24

Larunbata

Etxekaltek eta Habik Gernikan joko dute larunbat honetan, Astran. Halaber, besteak beste, honako kontzertu hauek ditugu agendan: Ezpalak (Tolosan), Olatz Salvador (Orion), Zea Mays (Derion), Zetak (Abadiñon).

04:19

Igandea

Asteburua amaitzeko, Arima taldea Azkoitiko Matadeixen izango da, 12:30ean. Bestetik, Erabaterakoek Donostian dute hitzordua, Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Kai Nakai arabarrak, bere aldetik, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian eskainiko du ikuskizuna. Bukatzeko, Eneritz Furyakek Ordiziako Tximista sagardotegian aurreikusitako zuzenekoa aipatuko dugu.