Albisteak

Nobedadea

Maiatzaren 21ean iritsiko da "Adore", Zea Maysen lan berria

I.U. | Gaztea

Talde bilbotarrak proiektu berriaren azala aurreratu du. Lehen bideoklipa ostegun honetan kaleratuko du, maiatzaren 20an.

  • "Adore", Zea Maysen lan berriaren azala

    "Adore", Zea Maysen lan berriaren azala

Zea Mays taldeak Adore EP berria argitaratuko du ostiral honetan, maiatzaren 21ean. Oraingoz, azalaren irudia aurreratu du banda bilbotarrak, eta diskoaren izen bera duen bideoklipa maiatzaren 20an estreinatuko duela azaldu du.

"Adore" bideokliparen aurrerapen irudia.

Ricky Falkner ekoizlearekin egin dute lan taldekideek proiektu berri horretan. Emaitza plataforma digital guztietan egongo da eskuragarri.